XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ludwig Salvator hantxe bizi zen.

Arno-behera zetozen ontziei begira-begira gelditzen zen mutila.

Nora ote zijoazen?.

Itsasotik urrun bizi naizenean, ilundu egiten zait begirada ta, ibaien behera-minak bultzata, begiek itsasertz urrunera ihes egiten didate.

Hain zuzen, etorkizunean, itsasoa izango da Artxidukearen ihes-leku.

Ni beti izan naiz etxe-ihes, geldiezin.

Itsas-ondamendi denek ez zuten menderatu.

Bere Nixe ontzia zuen benetako gorde-leku.

Ezezagunaren bila abiatu..., horra ametsa, Le Figaro-n, Olatuaren abotsa izenburuarekin eman zigun artikulo batean esaten zuenez behintzat.

Ustegabetan, munduaren inguru itzuli osoa bete zuen: Europa Melbourne California....

Nixe itsasontziaren barnean nonahiko gizon-emakumeak elkartzen ziren: Austria, Turkia, Frantzia, Mallorca... Marinel eta maitale; gizaseme gogorrak eta kondesa eta gainerako bigunkeriak.

Ontzia Mediterraneo zehar zebilen gehienetan: Alejandria-tik Trieste-ra, Mallorca-tik Ramlech-era (Palestina-n).

Joan-beharraren mina gertatzen da beti indartsuena, itsasertzeko eder-liluren gaindik, dio Ludwig Salvator-ek.

Artxidukearen lagunak Ludwig Salvator ez zen bera jaio zen gizarterako egina.

Haatik, lokarri horiek hautsi egin zituen, eta ihesi irten.

Halaz ere, hartu-eman hauek ez ziren erabat eten.

Mallorca-n, Miramar-ko bere etxeetan askori eman zien ostatu.

Rudolf zenaren Stefania alarguna, Errusia-ko Vladimir, Orleans-go Dukea, Espainia-ko Isabel Infanta, t.ab. odol urdinekoetatik.

Rubén Darío, Russinyol, Unamuno eta beste askok ikustatu zuten; baina guzi horietatik bat gogoratzen digu berak, Mossen Cinto Verdager (1845-1902)!:.

(13-gn. orrian bukatzen da).

Ludwig Salvator Artxidukea, gazterik oraindik.

Gizaseme egokia, baina urteak, eta barne-atsekabeak, asko zakartuko zuten gerora.

(Jerónimo Tous-en argazkia).